XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bilboko Udal Eskola Kontseilua Udal Eskola-kontseiluko eta Barrutiko Eskola kontseiluko kontseilarien hautaketa, proposamen, aukera eta izendapenerako Araudia.

1. artikulua Udal Eskola-Kontseiluko eta Barrutiko Eskola Kontseiluko kontseilarien hautaketa, proposamena, aukera eta izendapena araudi honek zuzenduko ditu.

1. kapitulua Proposatutako kontseilariez.

2. art. Kapitulu honetako atal bakoitzeko, proposatuko diren ordezkariak udalerriko ikastetxeren batean jadanik proposaturiko funtzioan diharduten personak izango dira.

3. art. Gurasoen Federakundeen eta Hezkuntza Pribatuaren Ugazaberiaren Erakundeen errepresentagarritasuna ezartzeko, Hezkuntza Zerbitzuari aurkeztuko dizkioten beren Erakunde elkartuen izena eta zenbakia ziurpetuko dituzten agiriak kontutan hartuko dira.

Erakunde Sindikalen errepresentagarritasuna ezartzeko egin zen azken hautaketaren datuak hartuko diran kontutan.

Ikastetxeetako ikaslegoaren datuak konputatzeko, hauteskunde ihardupidea ikasturtearen lehenengo hiru hilabeteetan eginez gero, aurreko ikasturtea hartuko da kontutan eta gainerako kasuetan ikasturte bera.

4. art. Erakundeek ordezkariren bat proposatu nahi izanez gero, hauteskunde ihardupidean zehar, beste kontseilarien hautaketa eguna baino lehen eta Hezkuntza Zerbitzuan egin behar izango dute, dagokion erakundeak zigilatu eta sinaturiko agirian, ordezkaria izendatzeko idazki baten bidez.

1. Atala Ikaslegoaren gurasoez 5. art. Ikaslegoaren gurasoak ordezkatzeko kontseilariak Ikasleen Gurasoen Elkarteeen Federakundeek proposatuko dituzte duten errepresentagarritasunaren arabera.

2. Atala Irakaslegoaz 6. art. Irakaslegoaren ordezkariak beraien Erakunde Sindikalek proposatuko dituzte dagozkien hauteskunde ihardupideetan lortutako errepresentagarritasunaren arabera.